XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

I. SARRERA Azken zati hontan hitz gutxi eta irudi asko emanez, erabili ditugun gai eta arazorik nagusienak begian aurrean jarri nahi ditugu.

Lehena berriro esaten badu ere, jakinaren gainean egiten degu hori, zenbait puntu azpimarkatzea beharrezko dela, uste baitugu.

Honekin, azterketa lan honen bilduma egiteaz gainera, arazoak nondik nora doazen, zer bide segi hoien azterketarako, eta konponketa nondik etorri litekeen, agertuko bagenu, hainbat hobe.

Irudi batzuk egin ditugu eta zenbait tabla eta adierazpen erantsi.

II. EGITURA IRUDIAK Azterketa hontan sartu diren baserriok, zer erraminta eta nola erabili dituzten jenero hoiek sortzeko, argazki baten antzera eta bata bestearekin alderatuz, agerian jarri nahi genituzke, eta 1972/73 urteetan eraman duten joera ikusi.